XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Entzule edo irakurleen ikuspegitik, koherentzia interpretazioari lotuta dago, entzule/irakurleak bere ezagutza linguistikoak, ezagutza soziokulturalak eta egoeraren inguruko zertzeladak erabiliko dituelako diskurtso-zati bat erlazionatzeko testutik harantz dauden objektu edo gertaerekin (objektu edo gertaera horiek benetakoak zein irudimenezkoak izan daitezkeela).
Grice-k (1975) erakutsi duenez, berez berbaldia koherentetzat jotzen da, baldin eta ez bada ezinezkoa funtzio bat inferitzea eta balizko interpretazio bat sortzea.
Ahozko eta idatzizko testu-tipo desberdinen
Hizkuntza orok bere eskema formalak dauzka (Carrel 1984), eta eskema horiek zenbait jenerori lotuta daude.
Idatzizko jenero batzuen egitura gehiago definitu ahal da beste batzuena baino, adibidez ikerketen azalpenen egitura (sarrera, metodoak, emaitzak, iruzkina).
Antzera, ahozko zenbait jenero, sermoia kasurako, egituratuago egoten dira ahozko kontaketa baino. Azken jenero honek irekiagoa dauka bukaera, baina, hala ere, errepikatu ohi diren ezaugarri multzo bat dauka (hasiera/kokaera, korapiloa, konponbidea, hori guztia denbora eta partaideak jasotzen dituen marko baten barruan).
Gaur egun jeneroa analizatzeko hurbilkera ugari ditugu (ikus Swales, 1990), Biber-en planteamendu konputazionala (1988) barne, hain argigarri eta baliotsua berori.
Arlo honek zeresan handia dauka gaitasun komunikatiboan eta hizkuntzen irakaskuntzan (ikus Richards, 1990), gizakiek beren arazoak bideratzeko daukaten funtsezko bidea baita elkarrizketa.
Txandakatzeari lotutako konbentzioak solasarekin erlazionatuta egon ohi badira ere, garrantzitsua da konturatzea ahozko beste jenero batzuetan ere azal daitezkeela, adibidez kontaketan, entrebistan edo hitzaldian.
Honako hauek guztiak dagozkio txandakatze-sistemari: zelan
Prozedura interaktibo hauek guztiak